Ezagutu gaitzazu
Donosti Lindy Hop Dantza eta Kultur Elkartea Donostia eta inguruko swing dantzariek 2015ean sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da.
Hainbat jardueren bidez Lindy Hop eta Swing familiako dantzak (Charleston, Authentic Jazz, Balboa, Blues, Tap) sustatu eta zabaltzea da gure asmoa, hala nola Jazz klasikoa eta inguruko estiloetako (Ragtime, Dixieland, Swing, Blues, R&B) musika eta dantza hedatzea.
Helburu horrekin, jarduerak antolatzen ditugu, adibidez asteroko dantza sozialak, klandestinoak, jaiak eta Donosti Belle Swing Festibala.

Zer da Lindy Hop-a?
Lindy Hop-a jatorri afroamerikarreko dantza soziala da, 1943an AEBtan Life aldizkariak “dantza nazionaltzat” hartu zuena.
New York-eko Harlemen aurkitzen den Savoy bezalako lokal mitikoetan hedatu zen Lindy Hop-a 30. hamarkadan, hurbilekoak diren blues, balboa, charleston, shag edo klake, bezalako dantzekin harreman estuan, bertan “Shorty” George Snowden, Frankie Manning edo Whitey’s Lindy Hoppers bezalako dantzariak aritzen zirelarik.
“20. eta 30. urte eroekin” identifikatzen da Lindy Hop-aren estilo alai, dinamiko eta ikusgarria. Gaur egun, hurrengo bideoan ikus dezakezunez, sasoian dago berriz ere, mundu zabaleko hainbat Lindy Hopperren grinari esker.
Bazkide egin zaitez!
Deskontuak eta izen-emate epe aurreratua
Senidetutako elkarteak
Komunitateari lagundu eta erabakiak hartu
Bat egin DLHDKE komunitatearekin!
Elkarteko bazkide egin zaitez eta lagundu gaitzazu Lindy Hop-a Donostian bultzatzen. Komunitatearekin bat egin eta tailer eta jaialdietan deskontuetaz baliatu.
Zer egiten dugu
Donostiako Swing eszena ezagutu nahi? Igandero Antiguoko merkatuan egiten ditugun dantza sozialetan bisitatu gaitzazu, hurbildu zaitez klandestinoren batera (kalean egiten den dantzaldia) edota hasieratik hasi nahi baduzu, klaseetara apunta zaitez! Ikusi gure jardueren egutegia, edo jarrai gaitzazu sare sozialetan @donostilindyhop eta @donostibelleswing, bertan jarduera guztiak publikatzen ditugu eta.
Dantza Lagun Artean Le Bukowskin
Etorri lagun artean dantzatzera eta zerbait edatera, musika ona eta konpainia hobean!
Dantza soziala Merkatuan
Igandetako dantza soziala hau mundu guztiari irekitako jarduera da, eta Donostiako lindy hopperren komunitatearen topagunea.
Etor zaitez dantzatzera, ikasitakoa praktikan jarri eta musikaz disfrutatzera!
Datozen datak ikusteko, kontsulta ezazu gure jardueren egutegia hemen.
TALLER BALBOA
BALBOA ASTEBURUA JON & CRISEKIN!!
Izen ematea irrekita. "Jardueraren paseak" botoian klik eginez gero, zein tailerretara joan nahi duzun aukeratu ahal izango duzu, izena eman eta, plaza posta elektronikoz konfirmatu ondoren, ordainketa egin ahal izango duzu.
* Gurearekin senidetutako elkarte bateko bazkidea bazara, gogoratu horrela adierazi behar duzule zure gune pribatuan.
Balboako tailerrak eskainiko dira azaroaren 21-22. Zaragozako Jon eta Crisekin.
Tailerren egitura hurrengoa izango da:
Balboa era desberdinetara dantzatzeko hiru klase desberdin proposatzen ditugu. Klase bakoitza 2h iraungo ditu eta nahi dezuen erara konbina daitezke. Klase bat, bi edo hirurak!
Hor behean dituzue deskribapenak.
BALBOATIK LINDYRA eta KONTRAKO ALDERA: Tailer honetan Lindy Hopetik Balboara eta Balboatik Lindy Hopera igarotzeko trantsizioak erakutsiko zaizkizu. Zure Lindy Hop edota Balboa maila dana dalakoa izanda ere tailer hau interesgarria izan daiteke. Larunbata 10:00-12:00
300BPM "eta ilea arrotu gabe" Tailer honetan, zure maila dana dalako izanda ere, zenbait teknika eta baliabide erakutsiko zaizkizu, sumaezinak diren mugak arte zure abiadura azkartzeko. Larunbata 12:00-14:00
SLOWBAL: Tailer hau egokia da, musika lasaia eta mugimendu geldoetaz gozatzea gustatzen zaienentzako, dantza bikoteari eta musikalidadeari lehentasuna emanez guztiaren gainetik. Igandea 12:30-14:30. (klase hau Antiguoko Merkatuan izango da, Alfonso XIII plaza)
Donosti Belle Swing Festival
Zatoz Donosti Belle Swing jaialdira! Dantzaz eta pozaz betetako asteburua Donostian. Klaseak nazioarteko irakasleen eskutik, eta talderik onenak zuzenean! Zuretzako tokia badago!
Ez ezazu galdu Donostian swing musika eta dantzaren magiaz gozatzeko aukera hau!




