Ezagutu gaitzazu

Donosti Lindy Hop Dantza eta Kultur Elkartea Donostia eta inguruko swing dantzariek 2015ean sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da.

Hainbat jardueren bidez Lindy Hop eta Swing familiako dantzak (Charleston, Authentic Jazz, Balboa, Blues, Tap) sustatu eta zabaltzea da gure asmoa, hala nola Jazz klasikoa eta inguruko estiloetako (Ragtime, Dixieland, Swing, Blues, R&B) musika eta dantza hedatzea.

Ezagutu gaitzazu
Ezagutu gaitzazu
Ezagutu gaitzazu

Jarduerak

Dantza sozialak, tailerrak, Donosti Belle Swing festibala eta askoz gehiago. Deskubritu gaitzazu! Batu zaitez gure komunitatera eta Swing dantzarekin gozatu Donostian. Zuen zai gaude!

Dantza soziala Merkatuan

Dantza soziala Merkatuan

Igandetako dantza soziala hau mundu guztiari irekitako jarduera da, eta Donostiako lindy hopperren komunitatearen topagunea.

Etor zaitez dantzatzera, ikasitakoa praktikan jarri eta musikaz disfrutatzera!

Datozen datak ikusteko, kontsulta ezazu gure jardueren egutegia hemen.

BALBOA TAILERRA

BALBOA TAILERRA

BALBOA ASTEBURUA JON & CRISEKIN!!

Laister izen ematea irrekiko dugu eta "Jardueraren paseak" botoian klik eginez gero, zein tailerretara joan nahi duzun aukeratu ahal izango duzu, izena eman eta, plaza posta elektronikoz konfirmatu ondoren, ordainketa egin ahal izango duzu.

* Gurearekin senidetutako elkarte bateko bazkidea bazara, gogoratu horrela adierazi behar duzule zure gune pribatuan.

Balboako tailerrak eskainiko dira azaroaren 21-22. Zaragozako Jon eta Crisekin.
Tailerren egitura hurrengoa izango da:

Balboa era desberdinetara dantzatzeko hiru klase desberdin proposatzen ditugu. Klase bakoitza 2h iraungo ditu eta nahi dezuen erara konbina daitezke. Klase bat, bi edo hirurak!

Hor behean dituzue deskribapenak.

BALBOATIK LINDYRA eta KONTRAKO ALDERA: Tailer honetan Lindy Hopetik Balboara eta Balboatik Lindy Hopera igarotzeko trantsizioak erakutsiko zaizkizu. Zure Lindy Hop edota Balboa maila dana dalakoa izanda ere tailer hau interesgarria izan daiteke.

SLOWBAL: Tailer hau egokia da, musika lasaia eta mugimendu geldoetaz gozatzea gustatzen zaienentzako, dantza bikoteari eta musikalidadeari lehentasuna emanez guztiaren gainetik.

300BPM "eta ilea arrotu gabe" Tailer honetan, zure maila dana dalako izanda ere, zenbait teknika eta baliabide erakutsiko zaizkizu, sumaezinak diren mugak arte zure abiadura azkartzeko.

Bat egin gure komunitatearekin!

Elkarteko bazkide egin zaitez eta lagundu gaitzazu Lindy Hop-a Donostian bultzatzen. Komunitatearekin bat egin eta tailer eta jaialdietan deskontuetaz baliatu.

Galeria

Esploratu gure argazki eta bideoen bilduma, egiten duguna hau da eta!

Irisgarritasuna
KIT DIGITAL