Doako Tailerra: Bakarrizketatik elkarrizketara

Data:
08/03/2026
Prezioa:
Bazkideentzako prezioa: 0 €
Prezio orokorra: 0 €
Antolatzailea(k)

DLHDKE

Tokia
Merkatua
Google mapa

BAZKIDE eta SENIDETUTAKO ELKARTEENTZAT bakarrik

Lindy Hop-a mugimenduan hitz egiten duten bi rolen arteko komunikazio-joko gisa aztertuko dugu.

Idea honetatik abiatzen gara: tradizionalki, roletako batek proposamena egituratzen du, besteak jaso eta erantzuten duen bitartean; baina zer gertatzen da kontraproposamenari atea irekitzen badiogu rol bakoitzaren esentzia hautsi gabe? Zer esan nahi du funtsean follower izateak eta nola aberastu dezakegu posizio hori, entzutea ez ezik, ahotsa ere izan dadin? 

Tailer honek ulermen zurrun eta hierarkikotik dinamika malguago eta arinago batetara igarotzea proposatzen du, inprobisazioak, jolasak eta entzute aktiboak bakarrizketa elkarrizketa bihur dezaten. antzuten

Proposamen eta erantzunen truke bizia nola sortu ikertuko dugu, entzuteko era bi norabideetan adierazteko nahia -eta gaitasuna- landuz, dantza sormenerako eta elkarrizketarako espazio partekatu bilakatuz.

Datorrena

Gabonetako Festa

Gabonetako Festa

Zatoz gurekin gabonak ospatzera, zuzeneko musika, dantza eta swing askorekin osatutako gau magiko honetan!

Dena emateko prest gaude, gure talderik kuttunetako batekin: HOT SWING SEXTET!!

Eta energia goi-goian manten dadin: Dj Zapa!

Balboleku

Balboleku

12:00-14:00

Balboa dantzatzeko aukera alfonfra hegalariaren gainean!

Datozen datak ikusteko, kontsulta ezazu gure jardueren egutegia hemen.

Jam Session The Fake Cousins-ekin

Jam Session The Fake Cousins-ekin

The Fakes Cousin taldeak dantzatzera gonbidatzen gaituzte Café Irun-en! Sarrera 5€ (konsumizio batekin)

Email bidez partekatu
Hainbat email badira, koma(,) batekin separa itzazu.
Itxi
Jardueran izena eman
Jardueran izena eman
Jarduera honetan izena emateko, erabiltzaile-kontua beharrezkoa da. Sortu kontu bat oraindik ez badaukazu edo saioa hasi.
Itxi
Irisgarritasuna
KIT DIGITAL