DLHDKE
✩˚౨ৎ˚✩ Urtero bezala heldu da sagardotegi garaia!!! ✩˚౨ৎ˚✩
- Haragijale Pasea (40€)
Sagardotegia menua + Festa DJ Mr. Patxi "Crazy Legs"-ekin - Barazkijale Pasea (40€)
Barazkijale menua + Festa DJ Mr. Patxi "Crazy Legs"-ekin - Misí-Misá Pasea* (40€)
Alergia dutenentzat menu egokitua* + Festa DJ Mr. Patxi "Crazy Legs"-ekin - Pasota Pasea (12€)
Soilik Festa DJ Mr. Patxi "Crazy Legs"-ekin
*Alergiaren bat baldin baduzu, Misí-Misá Pasea aukeratu eta email bat bidali iezaiguzu zure beharrak adieraziz.
Ordutegia:
13:00 Harrera
13:30 Bazkaria
17:00 Festa DJ Mr. Patxi "Crazy Legs"-ekin
20:00 Amaiera
♫⋆。♪ ₊˚♬ ゚.♫⋆。♪ ₊˚♬ ゚.♫⋆。♪ ₊˚♬ ゚.♫⋆。♪ ₊˚♬ ゚.♫⋆。♪ ₊˚♬ ゚.♫⋆。♪ ₊˚♬ ゚.♫⋆。♪ ₊˚♬ ゚.♫⋆。♪ ₊˚♬ ゚.♫⋆。♪ ₊˚♬
Datorrena
TALLER BALBOA
BALBOA ASTEBURUA JON & CRISEKIN!!
Izen ematea irrekita. "Jardueraren paseak" botoian klik eginez gero, zein tailerretara joan nahi duzun aukeratu ahal izango duzu, izena eman eta, plaza posta elektronikoz konfirmatu ondoren, ordainketa egin ahal izango duzu.
* Gurearekin senidetutako elkarte bateko bazkidea bazara, gogoratu horrela adierazi behar duzule zure gune pribatuan.
Balboako tailerrak eskainiko dira azaroaren 21-22. Zaragozako Jon eta Crisekin.
Tailerren egitura hurrengoa izango da:
Balboa era desberdinetara dantzatzeko hiru klase desberdin proposatzen ditugu. Klase bakoitza 2h iraungo ditu eta nahi dezuen erara konbina daitezke. Klase bat, bi edo hirurak!
Hor behean dituzue deskribapenak.
BALBOATIK LINDYRA eta KONTRAKO ALDERA: Tailer honetan Lindy Hopetik Balboara eta Balboatik Lindy Hopera igarotzeko trantsizioak erakutsiko zaizkizu. Zure Lindy Hop edota Balboa maila dana dalakoa izanda ere tailer hau interesgarria izan daiteke.
SLOWBAL: Tailer hau egokia da, musika lasaia eta mugimendu geldoetaz gozatzea gustatzen zaienentzako, dantza bikoteari eta musikalidadeari lehentasuna emanez guztiaren gainetik.
300BPM "eta ilea arrotu gabe" Tailer honetan, zure maila dana dalako izanda ere, zenbait teknika eta baliabide erakutsiko zaizkizu, sumaezinak diren mugak arte zure abiadura azkartzeko.

