BAZKIDE eta SENIDETUTAKO ELKARTEENTZAT bakarrik
Lindy Hop-a mugimenduan hitz egiten dutenbi rolen arteko komunikazio-joko gisa aztertuko dugu.
Idea honetatik abiatzen gara: tradizionalki, roletako batek proposamena egituratzen du, besteak jaso eta erantzuten duen bitartean; baina zer gertatzen da kontraproposamenari atea irekitzen badiogu rol bakoitzaren esentzia hautsi gabe? Zer esan nahi du funtsean follower izateak eta nola aberastu dezakegu posizio hori, entzutea ez ezik, ahotsa ere izan dadin?
Tailer honek ulermen zurrun eta hierarkikotik dinamika malguago eta arinago batetara igarotzea proposatzen du, inprobisazioak, jolasak eta entzute aktiboak bakarrizketa elkarrizketa bihur dezaten. antzuten
Proposamen eta erantzunen truke bizia nola sortu ikertuko dugu, entzuteko era bi norabideetan adierazteko nahia -eta gaitasuna- landuz, dantza sormenerako eta elkarrizketarako espazio partekatu bilakatuz.
