Donostia Kultura
DLHDKE
Aurten ere egun berezi hau modu ezin hobean ospatuko dugu. Oraingoan CRAZY JAZZERS taldea Larratxo Kultur Etxean izango dugu.
DJ Zapa ere izango dugu gurekin.
Jazzaz gozatzeko aukera aparta!
Donostia Kulturak antolatutako ekitaldia da, guztientzat irekia; beraz, agortu baino lehen eros itzazue zuen sarrerak!!!
https://www.donostiakultura.eus/es/agenda/lindy-hop-2025-abr26
Datorrena
Donosti Belle Swing Festival
Donosti Belle Swing jaialdiaren ZORTZIGARREN edizioa hemen da! Urrian elkar ikustea espero dugu!
Izena eman aurretik, mesedez, irakurri hurrengo informazio garrantzitsua:
1. Jaialdiari buruzko informazio guztia www.donostibelleswing.com webgunean aurkituko duzu. Paseren batean izena ematen baduzu, ziurtatu mailen deskribapena irakurtzen duzula. Hemen aurkituko duzu.
2. Festibalaren izen-emateetarako aplikazio berria erabiliko dugun lehen aldia izango da. Espero dugu dena ondo joatea, baina, horrela izango ez balitz, pazientzia pixka bat eskatzen dizugu. Kontuan izan aurreko urteekiko desberdintasun hauek:
- Izena eman aurretik, erabiltzaile-kontu bat sortu beharko duzu, oraindik ez baduzu egin. Hemen egin dezakezu.
- Bikotean izena eman nahi izanez gero, hauta ezazu aukera hori eta bikotearen emaila sar ezazu. Konturik ez badu, kontua sortzeko gonbidapena jasoko du email horretan, eta behin hori eginda, eskaera onartu ahal izango du. GARRANTZITSUA: 5 eguneko epean bietako batek ordainketa egingo ez balu, automatikoki bi izen-emateak kantzelatuko lirateke.
- Ordainketa txartel bidez egingo da, ordainketa-pasabide seguru baten bidez. Berehala, faktura zure erabiltzaile-eremuan izango duzue eskura.
- Aurreko urteetan bezala, jaialdiko paseaz gain, larunbateko bazkarirako izena eman eta kamiseta bat erosi dezakezue. "Extrak" hauek, zuen izen-ematea onartu ondoren aukeratu ahal izango dituzue, ordainketa egiteko unean.
3. Mesedez, irakurri festibalaren baldintzak. Izena emanda, baldintza horiek onartzen dituzu.
4. Zalantzarik baduzu, idatz iezaguzu email bat reg.dbs@donostlindyhop.com helbidera