DLHDKE
BEGINNER PASS-a INTERESATZEN ZAIZU?? ORAINDIK :-D
Idatzi iezaguzu email bat helbide honetara: reg.dbs@donostilindyhop.com!
Donosti Belle Swing jaialdiaren ZORTZIGARREN edizioa hemen da! Urrian elkar ikustea espero dugu!
Izena eman aurretik, mesedez, irakurri hurrengo informazio garrantzitsua:
1. Jaialdiari buruzko informazio guztia www.donostibelleswing.com webgunean aurkituko duzu. Paseren batean izena ematen baduzu, ziurtatu mailen deskribapena irakurtzen duzula. Hemen aurkituko duzu.
2. Festibalaren izen-emateetarako aplikazio berria erabiliko dugun lehen aldia izango da. Espero dugu dena ondo joatea, baina, horrela izango ez balitz, pazientzia pixka bat eskatzen dizugu. Kontuan izan aurreko urteekiko desberdintasun hauek:
- Izena eman aurretik, erabiltzaile-kontu bat sortu beharko duzu, oraindik ez baduzu egin. Hemen egin dezakezu.
- Bikotean izena eman nahi izanez gero, hauta ezazu aukera hori eta bikotearen emaila sar ezazu. Konturik ez badu, kontua sortzeko gonbidapena jasoko du email horretan, eta behin hori eginda, eskaera onartu ahal izango du. GARRANTZITSUA: 5 eguneko epean bietako batek ordainketa egingo ez balu, automatikoki bi izen-emateak kantzelatuko lirateke.
- Ordainketa txartel bidez egingo da, ordainketa-pasabide seguru baten bidez. Berehala, faktura zure erabiltzaile-eremuan izango duzue eskura.
- Aurreko urteetan bezala, jaialdiko paseaz gain, larunbateko bazkarirako izena eman dezakezue. "Extrak" hauek, zuen izen-ematea onartu ondoren aukeratu ahal izango dituzue, ordainketa egiteko unean. Jadanik ezin da kamiseta online erosi, baina festibalean egongo dira salgai!
3. Mesedez, irakurri festibalaren baldintzak. Izena emanda, baldintza horiek onartzen dituzu.
4. Zalantzarik baduzu, idatz iezaguzu email bat reg.dbs@donostlindyhop.com helbidera
Datorrena
Gabonetako Festa
Zatoz gurekin gabonak ospatzera, zuzeneko musika, dantza eta swing askorekin osatutako gau magiko honetan!
Dena emateko prest gaude, gure talderik kuttunetako batekin: HOT SWING SEXTET!!
Eta energia goi-goian manten dadin: Dj Zapa!
Balboleku
12:00-14:00
Balboa dantzatzeko aukera alfonfra hegalariaren gainean
TALLER BALBOA
BALBOA ASTEBURUA JON & CRISEKIN!!
Izen ematea irrekita. "Jardueraren paseak" botoian klik eginez gero, zein tailerretara joan nahi duzun aukeratu ahal izango duzu, izena eman eta, plaza posta elektronikoz konfirmatu ondoren, ordainketa egin ahal izango duzu.
* Gurearekin senidetutako elkarte bateko bazkidea bazara, gogoratu horrela adierazi behar duzule zure gune pribatuan.
Balboako tailerrak eskainiko dira azaroaren 21-22. Zaragozako Jon eta Crisekin.
Tailerren egitura hurrengoa izango da:
Balboa era desberdinetara dantzatzeko hiru klase desberdin proposatzen ditugu. Klase bakoitza 2h iraungo ditu eta nahi dezuen erara konbina daitezke. Klase bat, bi edo hirurak!
Hor behean dituzue deskribapenak.
BALBOATIK LINDYRA eta KONTRAKO ALDERA: Tailer honetan Lindy Hopetik Balboara eta Balboatik Lindy Hopera igarotzeko trantsizioak erakutsiko zaizkizu. Zure Lindy Hop edota Balboa maila dana dalakoa izanda ere tailer hau interesgarria izan daiteke. Larunbata 10:00-12:00
300BPM "eta ilea arrotu gabe" Tailer honetan, zure maila dana dalako izanda ere, zenbait teknika eta baliabide erakutsiko zaizkizu, sumaezinak diren mugak arte zure abiadura azkartzeko. Larunbata 12:00-14:00
SLOWBAL: Tailer hau egokia da, musika lasaia eta mugimendu geldoetaz gozatzea gustatzen zaienentzako, dantza bikoteari eta musikalidadeari lehentasuna emanez guztiaren gainetik. Igandea 12:30-14:30. (klase hau Antiguoko Merkatuan izango da, Alfonso XIII plaza)



